Imagen Laurel (Laurus nobilis L.)
22
Panel-zenbakia

Ereinotza (Laurus nobilis L.)

Usaimenarekin gidatzen bagara, erraz identifikatuko dugu zuhaixka edo zuhaitz txiki hori; eta parke honetako hainbat tokitan aurkituko dugu. Ereinotzaren usaina bizia eta erraz igartzekoa da, kanelarena eta alkanforeroarena bezala, azken hori ere aurkituko dugu Uriguenen; familia berekoak dira biak, laurazeoen familiakoak.

Nork ez du inoiz ereinotz-hosto lehorrak gozagarri gisa erabilita prestatutako okela, lekale edo arrainik dastatu? Italiako Emilia Romaña eskualdera joan bazara, agian bere baiekin egiten duten laurino likorea probatuta izango duzu. Hosto berdeen olio esentzialek, aldiz, nolabaiteko ahalmen bakterizida dute, eta tradizioz arropa artean jarri izan dira arkakusoak eta sitsak uxatzeko.

Baiak oliba berde baten antzekoak dira, udazkenean heldu eta kolore beltz morea hartzen duten arte. Arretaz behatuz gero, ikusiko dugu ale guztiek ez dituztela sortzen, landare dioikoa baita, non oin emeak eta harrak ale desberdinetan banatuta dauden.

Erramua, greziar eta erromatar mitologian presente dagoen landarea izateaz gain, gure kulturan ere badago. Erramu igandean bedeinkatutako ereinotz adarrak etxean gorde eta erre egiten ziren, ekaitzak jotzen zuenean, tximistak gainera eror ez zitezen, edo, besterik gabe, erramuz egindako gurutzetxoak jartzen ziren ukuiluetan eta tximistatik babestu beharreko lekuetan.