Imagen Peral de flor (Pyrus calleriana
21
Panel-zenbakia

Loredun madariondoa (Pyrus calleriana  "Chanticleer")

Izen arruntak adierazten digu zuhaitz honen erakargarritasunik nabarmenena, bere loratzea. Martxo edo apiril aldera ikusten baditugu, urrutitik nabarmenduko ditugu horien kopa zuriak, eta orduan ulertuko dugu arkitekturan, paisaian eta lorezaintzan zergatik den gehien estimatzen den espezieetako bat. Lorez josita dagoenean ematen duen edertasunaz gain, bere hostoek udazkenean hartzen duten kolore gorrixka eta gorri-horiak ere oso estimatuak dira. Gainera, udaberrian hostoa sortzen duen lehenetarikoa izaten da eta udazkenean hostoak galtzen dituen azkenekotarikoa.

Calleryko udareondoa izenez bezala ere ezaguna da. Joseph Marie Callery misiolari italo-frantsesari eta kultura txinatarraren ikertzaileari egiten dio ohore, bera izan baitzen jatorrizkoa den tokitik, Asiatik, XIX. mendean Europara aleak bidaltzen lehena.

Ale hauek Chanticleer motakoak dira, eta hiri-eremuan erabiltzen dira, duten tamainagatik eta formagatik, eta baita hotzarekiko, beroarekiko eta kutsadurarekiko duten erresistentziagatik ere.

Bere loreak polinizatzeaz arduratuko diren intsektu asko erakartzen dituzte, eta udazkenean udare txiki batzuk ikusiko ditugu, baina ez koskarik egin, ez baitira jangarriak!  Hala ere, hotzak bigundu ondoren, txoriek barreiatuko dituzte haziak.