Imagen Roble pedunculado / Carballo (Quercus robur L.)
20
Panel-zenbakia

Haritz kanduduna (Quercus robur L.)

Gaztainondoekin eta pagoekin batera, fagazeoen familia handiaren parte diren haritz kandudunen baso txiki bat aurkituko dugu parke honetan. Uriguenen beste 9 Quercus espezie daude, eta horien hosto eta ezkurren itxurari erreparatuta bereiziko ditugu.

Haritzak erraz hibridatzen diren arren, bertako haritzaren ezkurrak txorten edo kandu luze batetik zintzilik daude, eta hortik datorkio izen arrunta. Hostoa erraz bereizten da, bere lobulu biribilduekin eta oinarri aldeko bi “belarri” txikiekin;  adarrari ia itsatsita hazten baita.

Haritza, pagoarekin batera, gure basoetako zuhaitzik ugarienetakoa da, baina berorren egurren neurrigabe erabiltzeak ia-ia desagerrarazi egin zuen; ontzigintza, burdinolak eta eraikuntzak elikatu baitzituen.

Imajina ezazu baso bat, eta gerraontzi bat eraikitzeko bakarrik, 2.000 bat zuhaitz bota behar ziren bertan. Pentsa burdinola hidraulikoetan burdin-minerala urtzeko, milaka tona egur-ikatz behar izan zirela. Edo denboran hain atzera joan gabe, trenbideko trabes kopurua, ardo upelak, eta abar luze bat, non haritzaren zura ezinbesteko materiala izan den.

Haritza, gainera, ikurra da euskal kulturan, eta Gernikan du bere ordezkaririk ezagunena; izan ere, bere adarren azpian foruak zin egiten baitziren.  Gaur egun ere, Lehendakari karguaren zina bertan egiten da.