Imagen 2 Acacia de Constantinopla (Albizzia julibrissin Durazz)
2
Panel-zenbakia

Konstantinoplako akazia (Albizzia julibrissin Durazz)

Bere hostoen formak mimosarenak (Acacia dealbata) ekarriko dizkigu gogora, baina izen arruntak nahasmena sor badezake ere, genero ezberdin bitakoak dira, Acacia eta Albizzia. Biak dira ezagun egingo zaizun familia zabal batekoak, lekadunen familiakoak alegia, eta uda pasa ondoren fruituak ikusten dituzunean igarriko duzu.

Albizzia generoak XVII. mendean Europan zuhaitz apaingarri gisa sartu zuena Filipo degli Albizzi naturalista italiarra omentzen du. Beraz, espezie exotikoa da, Asiako hego-ekialdetik datorrena.

Ez du altuera handirik hartzen, baina bere aterki formak eta, jasotzen duen eguzkiaren arabera, udaberri amaieran edo udan sortzen diren lore bereziak, ikusgarriak dira. Petalorik gabeko loreak dira, kolore ezberdinetako estamine luzedunak, zetazko hariak diruditenak, eta horregatik zeta-zuhaitza ere esaten zaio.

Parke honetan lekadunen familiako beste zuhaitz batzuk ere aurkituko dituzu, haziak dituzten zorroei erreparatu besterik ez duzu. Eman buelta bat ea aurkitzen dituzun Judasen zuhaitza, akazia hiruarantza eta beste sasiakazia mota bi, ziur erraz bereiztuko dituzula.