Imagen Secuoya roja o de California (Sequoya sempervirens ENDL.)
19
Panel-zenbakia

Sekuoia luzea (Sequoya sempervirens ENDL.)

Parke honetan, sekuoia gorrien pareko dira altueran zedro eta izei gorriak; baina bere jatorrizko sorlekuan, Ipar Amerikako Ozeano Bareko kostaldean, sekuoiak ez ditu beste inork gainditzen: munduko zuhaitzik altuenak eta zaharrenetakoak dira.

1843. urte inguruan sartu ziren Europan, eta, nahiz eta aintzat hartzeko moduko altuera hartzen duten,  ez dira inoiz iritsiko jatorrizko lekuan dutenera, 100 metrotik gorakoak izan baitaitezke. Ezagutzen den sekuoia altuenak ia 116 metroko garaiera eta 7,9 metroko diametroa ditu oinarrian; eta 600 eta 800 urte bitartean dituela kalkulatu arren, hazten jarraitzen du.

Galdetu diozu zeure buruari nola igotzen duten ura sustraietatik hain urrun dauden hosto horietara? Fisika hutsa! Ura osatzen duten molekulek elkarri itsasteko aukera ematen dien propietate bat dute eta hodietan zehar (xilema) zutabe bat osatzen dute. Eguzkiak hostoen azaleko ura lurruntzen duenean, geratzen den hutsuneak hurrengo tantak bere lekua hartzea eragiten du. Lastotxo batetik ura edaten dugunean gertatzen denaren antzekoa.

Baina noraino irits daiteke ur-zutabe hori grabitateak eragin gabe? Muga teorikoa 120 m-koa da. Hori ote da erraldoi hauek izan dezaketen gehieneko altuera?