Imagen Catalpa bungei / hilera pegada al muro (Catalpa bungei C.A. mey)
18
Panel-zenbakia

Matxuriako katalpa (Catalpa bungei C.A. mey)

Izen arruntak argi adierazten digu, zuhaitza ez dela zuhaitz autoktonoa, Txinako eskualde horretatik datorren zuhaitza baino.

Lorategi honetan katalpa mota bi aurkituko ditugu; batetik, hormaren ondoan ilara bat osatzen duten hauek, eta bestetik, Catalpa bignonioides, Mantxuriakoaren antzeko bihotz formako hosto handia duten ale isolatuak. Batak eta besteak hartzen duten altueran ere badago aldea; izan ere,  Bungei 7 edo 9 metrora iristen da, baina adaburuak 4 metroko zabalera behar du ondo zabaltzeko; Bignonioides, ostera, 12 metroko garaierara irits daiteke.

Neguan begiratuz gero, zailagoak izango zaigu bereiztea, espezie biek galtzen baitituzte hostoak. Baina, oraindik fruituak gordetzen badituzte, ez dugu zalantzarik izango. Fruituak lekadunena gogoraraziko digu: barruan hazi hegodunak dituzten zilindro-formako kapsula luzeak, nahiz eta Katalpak bignoniazeoen familiakoak izan.