Imagen Serbal de los cazadores (Sorbus aucuparia L.)
14
Panel-zenbakia

Otsalizarra (Sarbus aucuparia L.)

Espezie hau errosazeoen familiakoa da; hau da, sagarrondo, elorri, aranondo eta lorategi honetan ikus ditzakegun udareondoen familia berekoa. Denek erakusten dute oso antzeko den lorea, bost petaloz osatutakoa. Espezie hau apaingarri izateko horren interesgarri bihurtu duen ezaugarria, ordea, bere fruitua da, hots, irailetik aurrera eta negua ondo sartu arte ikusi ahal izango ditugun pomo gorri txikiak.

Pagadi eta hariztietan otsalizar ale solteak aurkituko ditugu. Fruituetatik bazkatzera bertara gerturatzen diren gailupek, txinboek, txantxangorriek, zozoek eta bestelako txoriek, zuhaitzak ia zurituta utz ditzakete. Kontrakoa dirudien arren, hori ez da zuhaitzarentzat kaltegarria, abantaila baino; izan ere,  haziak beste leku batzuetan barreiatuko baitira, ongarri-estra batekin gainera.

Aucupare hitzak hegaztiak ehizatzea esan nahi du, eta badirudi ehiztariek, fruta horiek txorientzat hain erakargarriak direla jakinik, beita gisa erabiltzen zituztela. Edo, batek daki, beharbada zuhaitz horien inguruan ehizatzera joango ziren, han hegazti horiek errazago aurkituko zituztela jakinda.

Espezie honen fruitutik atera zen lehen aldiz azido sorbikoa. Substantzia horrek mikrobioen eta onddoen  aurkako propietateak ditu eta horri esker elikadura-kontserbatzaile bihurtu dute. Hori dela eta, legamien eta lizunen garapena murrizteko eta marmeladen, gazten eta gatzunen iraupena hobetzeko erabiltzen da. Ezaguna egiten zaizu? E-200 gisa etiketatzen da.