Imagen Magnolia común (Magnolia grandiflora L.)
13
Panel-zenbakia

Magnolia lorandia (Magnolia grandiflora L.)

Magnolia lorandia, zuhaitz nahastezina da. Erreparatu iezaiezu bere itxurari eta bere hostoei, gainaldetik argizariz jantzita dirudi, beti berde eta distiratsu, eta azpialdetik, berriz, herdoiltsu. Loratzen denean, maiatzetik aurrera eta batzuetan urrira arte, azpimarratzekoa da lore zuri handien tamaina eta usaina. Udazkenean, lurrean aurkituko ditugu bere pinaburu formako fruituak eta bertatik askatutako babarrun gorri baten antzeko haziak.

Izenaren jatorria bere deskribapen zientifikoa lehen aldiz egin zuen Pierre Magnol XVII. mendeko botanikari frantsesean oinarrituta dago. Hala ere, Europara mende bat geroago iritsi zen Estatu Batuetako hego-ekialdetik.

Duela 140 milioi urte, dinosauroekin bizi izan zen loredun landareen arbasoa berreraikitzen saiatzen ari diren ikerlariek, magnoliaren lorearen antzeko egitura izango lukeela ondorioztatu dute. Beraz, bere familia, magnoliazeoa, loredun landare guztien artean zaharrenetakoa da.

Bilatu lorategian senide bi hauek: hosto erorkorreko magnolia, lore arrosekin loratzen lehenetarikoa izateagatik ezagutuko duguna (M. soulangeana), eta tulipanen zuhaitza (Liriodendron tulipifera). Asmatu zeren antza duten bere lore berde horixkek.