Imagen Arce negundo / Arce de hojas de fresno (Acer negundo L.)
12
Panel-zenbakia

Lizar astigarra (Acer negundo L.)

Uriguenen 11 astigar espezie ezberdin aurkituko ditugu, baina hau beste guztietatik bereizten da, hosto konposatua duen bakarra delako, hau da, hostoa 3 edo 5 hosto txikik osatzen dute eta, izenak adierazten duen bezala, lizarrarenak gogoraraziko dizkigu.

Ipar Amerikan jatorria duen zuhaitza, XVII. mendean sartu zen Europan. Hiri-ingurunean apaingarri gisa erabili da; izan ere, azkar hazteaz gain, oso ondo eusten dio kutsadurari, eta ondo jasaten ditu batzuetan gure hirietako zuhaitzei egiten zaizkien inausketa bortitzak.

Zuhaitz dioikoa da, hau da, ale harrak eta emeak oin bereiztuetan daude. Udaberrian loratzen dira, hostoak ernamuindu baino lehen, eta agian zaila izango zaigu lore motaren arabera bata bestearengandik bereiztea, beste espezie batzuetan bezala, haizeak polinizatzen dituen loreek ez baitute petalorik izaten.

Hala ere, fruituak ikusi eta berehala argituko ditugu zalantzak, hazi biak itsatsita dituzten hegalek v alderantzikatua osatzen baitute. Astigar guztien disamara tipikoa da, baina espezie honetan 60º inguruko angeluan dago. Konpara ezazu parke honetan aurkituko duzun astigar arruntarenarekin.