Imagen Castaño de Indias (Aesculus hyppocastanum L.)
11
Panel-zenbakia

Indigaztainondoa (Aesculus Hippocastanum L.)

Zuhaitz honen fruituak gaztainondoarena dakarkigu gogora, hortik datorkio izen arrunta; baina izen hori badu ere,  bere jatorria ez dago Indian, Greziako mendietan eta Balkanetako penintsulan baino. Europako gainerako herrialdeetan zuhaitz apaingarri gisa erabili izan da, ematen duen itzalagatik eta udaberrian apaintzen duten luku formako lore ugariengatik.

Behaketa gustuko baduzu, erreparatu lore txiki bakoitzak erleek nektarra askatu ahala hartzen dituen koloreei. Semaforo erakoa ikusiko duzu, hasieran horia, gero laranja eta gorriraino aldatzen dena. Hain zuzen ere, kolore gorri horrek adierazten die erleei lore horrek ez duela nektar gehiagorik sortuko; horretara, erleek ez dute alferreko bidaiarik egingo, eta landareak oraindik polinizatu ez diren loreetan nektarra sortzean baino ez du lan egingo. Elkarlan perfektua ematen du, ezta?

Nahiko ohikoa da fruituari gaztaina zimela edo pilonga deitzea, baina ez da zuzena. Gaztaina zimelak luzaroan kontserbatu ahal izateko lehortu eta ketutako gaztainak dira. Espezie honenak, ostera, mingotsak eta gizakiarentzat toxikoak dira.
Parke honetan ez ditugu era honetako zuhaitz asko aurkituko, baina daudenak erraz bereiztuko ditugu abaniko formako hostoei erreparatuz gero.