Makal beltza
(Populus nigra L.)
Salikazeoen familia genero bik osatuta dago eta lorategi honetan, hain zuzen ere, biak daude: batetik, Salix edo sahatsak eta Populus edo makalak, hau bezalako nigra; eta, bestetik, tremula, lertxuna izen arruntez ezaguna dena.
Populus izenak erromatarren garaiko bilera publikoetako lekuen inguruan landatzen zen zuhaitzari egiten dio erreferentzia, eta nigra hitzak haren hostoen kolore ilunari. Iberiar Penintsulan azkarren hazten den zuhaitz-espezie autoktonoa dela esaten da. Haize-babes gisa erabiltzeko abantaila da hori, baina ez hainbeste kalitatezko zura lortzeko. Hazkuntza azkarreko eta ur-eskari handiko zuhaitzek, egur bigun eta arinak sortzen dituzte; horregatik, makal beltza paper-pastarako erabili izan da.
Ohikoa da pentsatzea apirila eta maiatza bitartean ale emeen hazien ingurutik ateratzen den “kotoiak” alergiak eragiten dituela; baina ez da horrela, hain zuzen ere, makala fruituak ematen ari denean loratzen diren beste landare askoren polenek eragiten dituzte erreakzio alergikoak.