Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako eskubideak egikaritzea

Datuak jasotzeko eskubidea

Datuak jasotzeko eskubideak eskubide ematen dizu zure datu pertsonalak dituen arduradunarengana jo, eta hauek baliatzen ari diren ala ez jakiteko. Eta datuok baliatzen ari badira, honako informazioa jasotzeko eskubidea duzu:
  • Baliatzen ari diren zure datu pertsonalen kopia bat.
  • Datuon erabileraren xedea.
  • Baliatzen ari diren datu pertsonalen kategoriak.
  • Datu pertsonalak jakinaraziko zaizkien destinatzaile edo destinatzaileen kategoriak, eta zehatzago adieraztearren, hirugarren herrialdeetako destinatzaile edo nazioarteko erakundeen gaineko informazioa.
  • Datu pertsonalak kontserbatzeko aurreikusitako epea, edo ahal izango ez balitz, epe hori zehazteko erabilitako irizpideak.
  • Interesduna jakitun izatea baduela eskubiderik honako hau eskatzeko arduradunari: datu pertsonalak zuzentzeko edo ezabatzekoa; datu pertsonalen erabilera mugatzekoa edo erabilera horren aurka azaltzekoa.
  • Erreklamazioak aurkezteko eskubidea duela Kontrol Agintaritzaren aurrean.
  • Datu pertsonalak zuk zeuk emandakoak ez badira, informazioa non edo nondik lortu den jakiteko eskubidea.
  • Erabaki automatizatuak egon badaudela jakitea, profilen lanketa barne. Kasu horietan, bada, aplikatutako lojikaren gaineko informazio adierazgarria, interesatuak jakitea datu horiek baliatzeak  izan ditzakeen garrantzi eta ondorioak.
  • Datu pertsonalak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakundea batera igortzen direnean, eskubidea duzu informatua izan zaitezen, transferentziak era egokian eta bermearekin egingo direla.

Datuak zuzentzeko eskubidea

Eskubide hau baliatzeak dakar zehatzak ez diren zure datu pertsonalak erabiliko dituen arduradunak zuzentzea denboran luzatu barik.

Datuak baliatzeko xedea zein den kontuan hartuta, eskubidea duzu osatu gabeak diren datuak osatzeko; horretarako, aitorpen gehigarria erabili behar bada ere.

Zure eskabidean zehaztu egin behar duzu zeintzuk diren datuak eta zer den zuzendu beharrekoa. Gainera, beharrezkoa denean, eskabidearekin batera, datuok akasdun edo osatu gabeak direla justifikatuko lukeen dokumentazioa ere aurkeztu beharko duzu.

Datuak ezabatzeko eskubidea ("datuak ahanzteko eskubidea")

Arduradunaren aurrean baliatu ahal duzu eskubide hau, datu pertsonalak ezabatzeko eskabidea eginda, honako kasu hauetan, batik bat:
  • Zure datu pertsonalak jada beharrezkoak ez direnean izan zuten xederako edo beste era batera erabili nahi izan dituztelako.
  • Zure datu pertsonalak baliatzeko baimena eman baduzu, eta baimena bertan behera geratzea nahi baduzu, salbu eta  datuen erabilera berri horrek baliatze hori bidezko egiten badu.
  • Aurkaratzeko eskubidea erabiltzean, zure datu pertsonalak baliatzearen aurka agertu bazara, egoera hauetan, batez ere:
    • Arduradunak erabilitako datuak interes lejitimoan oinarritzen ziren edo, bestela, interes publikoa xede zuela, bestelako ziorik nagusitu barik, datuon erabilera lejitimatzeko.
    • Zure datuak merkadoteknian erabiltzea xede izatea, hots, perfilak egitea merkadotekniari lotuta.
  • Zure datu pertsonalak  legez kanpo erabili izan badira.
  • Batasun edo Estatu kideen Zuzenbideak ezartzen duen betebehar legala dela eta, zure datu pertsonalak ezabatu behar direnean, arduraduna jakitun izatea honetaz.
  • Zure datu pertsonalak lortu badituzte 8. artikuluko 1 sailean (adin txikikoen datuak erabiltzeko baldintza aplikagarriak, informazioaren gizarteko zerbitzuei dagokienean) aipatzen diren informazioaren gizarteko zerbitzu eskaintzari dagokionean. 

Gainera, DBAN-ek (Datuak Babesteko Araudi Nagusia) eskubide hau arautzen du, eta, hori dela eta, "ahanzteko eskubidea" delakoarekin lotzen du nolabait. Datuak ezabatzeko eskubide hau, hortaz, indartsuago bilakatzen da eta, ondorioz, datuak publiko egin eta erabiltzen dituen arduraduna behartuta dago datuak baliatzen dituzten arduradunei eskatzeko ezaba ditzatela datuetarako, kopietarako edo errepliketarako lotura guztiak.

Alabaina, eskubide hau ez da mugagabea. Hortaz, litekeena da datuok ez ezabatzea datuon erabilera beharrezkoa denean, esaterako: adierazpen eta informazioaren eskubidea baliatzeko, legezko obligazioa betetzeko, interes publikokoa delako, edo arduraduna jabetzen den botere publikoaz baliatzeko, interes publikoa dela medio, osasungintza arloan, interes publikoa artxibatzeko helburua izanda, ikerketa eta xede historikoa edo estatistikoak zein erreklamazioak formulatzeko, baliatzeko edo hauen alde egiteko.

Datuen erabilera mugatzeko eskubidea

Eskubide berri honen bidez lortu ahal duzu zure datuak baliatzen dituen arduradunak datuak mugatu ditzala.
Zure datuen tratamendua bertan behera geratzeko eskabidea bi kasu hauetan egin dezakezu:
  • Zure datu pertsonalak inpugnatzen dituzunean, arduradunari datu horiek egiazkoak direla egiaztatzeko epe jakin bat eskainita.
  • Nahi ez duzunean zure datu pertsonalak arduradunak baliatu ditzan, interes lejitimoa edo interes publikoa gailenduta, arduradunak egiaztatzen duen bitartean motibo hauek harenaren gainetik ote dauden.

Zure datuak kontserbatuak izan daitezen arduradunari eskatzea:

  • Tratamendua legela denean eta zure datuak ezabatu ez daitezen, eta, horren ordez, haien erabilera mugatzea eskatzen duzunean.
  • Arduradunak zure datuak behar ez dituenean hasierako xederako, eta, halaber, interesatuak erreklamazioak formulatzeko, baliatzeko edo haien alde egiteko behar dituenean.

Datuen eramangarritasunari buruzko eskubidea

Eskubide honen xedeak indartu baino ez ditu egiten datu pertsonalen kontrola. Horrela, bada, erabilera bide automatizatuen bidez egiten denean, zure datuak formatu egituratuan jasoko dituzu, ohiko erabileran, irakurketa mekaniko eta eraginkorrean, eta zuk zeuk transmititu ahal izango dizkiozu beste arduradun bati, erabilera onartu edo kontratu baten bidez.

Alabaina, eskubide honek berak duen izaera dela eta, ezingo da aplikatu  datuen erabilera beharrezko denean interes publikoa xede duenean edo arduradunari eman zaizkion botere publikoak baliatzeko.

Datuak aurkaratzeko eskubidea (merkadoteknia xedeak barne)

Eskubide honen arabera, arduradunak datu pertsonalak erabiltzearen kontra azal daiteke interesatua , balizko kasu hauetan:
Datuen erabilerak interes publikoa  edo interes lejitimoa dituenean, profilak lantzea barne:
  • Arduradunak datuak erabiltzeari utziko dio, interesatuaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik leudekeen ezinbesteko arrazoiak egiaztatuz gero, edo, bestela, erreklamazioak formulatzeko, baliatzeko edo haien alde jarduteko.

Datuak baliatzeak merkadoteknia zuzenaren xede duenean, profilen lanketak barne:

  • Xede honetarako eskubide hau baliatuta, datu pertsonalen erabilpena bertan behera geratuko da.

Nori zuzenduta: pertsona fisikoei

Baldintzak

Eskubide hauek baliatu nahi izateko, eskabidea egin behar zaio Mungiako Udalari, datuak erabiltzeko arduradun gisa aurkeztuta:
  • Interesatuaren izen-abizenak; Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo identifikatuko lukeen beste agiri balioko baten  fotokopia, zuzenbidean baliodun dena edo modu sinesgarrian jasota dagoena. Ordezkorik erabiliz gero, NANa aurkeztu beharko du eta ordezkariaren ordezkapenaren agiri akreditatiboa.
  • Eskabidearen zergatia eta arrazoia.
  • Jakinarazpenak egiteko helbidea, data eta eskatzailearen izenpea.
  • Eskabideari erantsitako agiri akreditatiboak.
  • Informazio osagarria: datuak erabiltzen dituen arduradunak zalantza arrazoituak dituenean eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren identitatea dela eta, informazio osagarria eska dezake interesatuaren identitatea egiaztatzeko.

Inprimakiak

Nola Tramitatu

  • Presentziala

Dokumentazioa

  • Eskubidea baliatzeko eskabide inprimakia
  • Baliatuko den eskubidearen gaineko frogagiriak
  • Txosten osagarria: arduradunak afektatuarekin zerikusia duen datu mordoa baliatzen duenean eta eskubideak baliatzeak ez badu zehazten zein daturi buruzkoa den, arduradunak eskatu ahal du, informazioa eman orduko, afektatuak zehaztu dezan eskabidean adierazita dauden eta tratatuko diren datuak edo jarduerak.

Tramitearen deskripzioa

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, eramangarri izateko eta mugatzeko eskubideak baliatzeko prozedura, Mungiako Udalean. 
Oso eskubide pertsonalak dira: eskabidea egiten duen pertsona fisikoaren identitatea egiaztatu eta identifikatu beharko da. 
Nork egin ahal du eskabidea?
  • Interesatuak
  • Legezko ordezkariak, interesatuak bere burua ezgai duenean edo adingabea denean, eta, hortaz, eskubide hauek era pertsonalean baliatu ezin dituenean
  • Guraso agintearen titularrek hamalau urtetik beherako adingabeen izenean edo ordezkaritzan baliatu ahal izango dituzte eskubide hauek.
  • Eskubideak baliatzeko beren-beregi izendatutako ordezkari bolondresak.

Araudiak

  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestu eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa
  • Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016/679 Araudia (EB), 2016ko apirilaren 27koa, pertsona fisikoak babestea dela eta, datu pertsonalen tratamendu eta datu hauen zirkulazio libreari dagokionean, zeinak indargabetu egiten duen 95/46/EB Direktiba (Datuak Babesteko Araudi Nagusia)

Ordainketa

Debaldekoa da. Eskabideak oinarririk gabekoak edo gehiegitan eginak direnean, behin eta berriro errepikatzen direlako, datuak baliatzeko arduradunak bi erabaki hartu ahal ditu:
  • Zentzuzko kanona kobratu, informazioa edo komunikazioa eskatzailearen esku uztearren edo eskatutako jarduera burutzearren, administrazio kostuak kontuan hartuta.
  • Eskabidea aintzat ez hartzea.
 
DBAN-eko 12.5 artikuluak xedatzen dituen ondorioen arabera, eskabide errepikakorra honako hau da: datuak eskuratzeko eskubidea, sei hilabeteko epealdian behin baino gehiagotan burutzen denean, hori egiteko arrazoi lejitimorik tarteko dagoenean, salbu.
Afektatuak eskaintzen zaion ez bezalako bidea aukeratzekotan, kostu handia eragingo liokeena, eskabidea gehiegizkotzat joko da. Afektatuak, hortaz, gehiegizko kostu horiek bere gain hartu beharko ditu. Kasu honetan, datuak baliatzen dituen arduradunak interesatuaren esku utzi beharko ditu datuak eskuratzeko eskubidea, luzamendutan ibili barik.
Datuak baliatzen dituen arduradunak bere gain hartu beharko du eskabidea oinarririk gabekoa den edo gehiegizkoa den frogatzea.

Aurkezteko epea

Eskabidea jasotzen den egunetik zenbatzen hasita, hilabeteko epearen barruan.
Datuak baliatzen dituen arduradunak interesatuaren esku laga beharko ditu datuak erabiltzearen nondik norakoak, eskabidea egin ostean, DBANeko 15. eta 22. artikuluek adierazten dutenaren arabera.
Epea luzatu ahal izango da beste bi hilabetez, hala behar izanez gero. Eta kontuan hartuko da. Arduradunak eman behar dio interesatuari luzapenen berri,  epe baten barruan, jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatzen hasita. Eta azaldu egin beharko dio luzapenen arrazoia.  
Interesatuak bide elektronikoa erabilita eskabidea aurkezten duenean, informazioa bide elektronikoaren bidez bidaliko zaio ahal denean, interesatuak beste modu batera informatua izan dadin eskatzen ez badu. 
Kontrol Aginteari Erreklamazioa: Interesatuak erreklamazioa aurkeztu ahalko dio Kontrol Aginte eskudunari Datuak Babesteari dagokionean. Batik bat, beraren eskubideak errespetatu ez direla uste duenean. Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Agentziara bidali beharko du eskabidea, honako helbide honetara: Beato Tomas de Zumarraga kalea, 71, 3. solairua, Vitoria-Gasteiz 01008.